2020. urtean Arteria bilatzailearen erabilera sustatzeko dirulaguntzaren atalean sarituak izan ginen. Ikasbidaia antolatzeko aitzakiarekin, ekimen honetan parte hartzeko proposamena luzatu ziguten gure klasekide baten gurasoa den Itxaro Mendizabal hezitzaileak (Ttiklik egitasmoaren sortzailea da bera), eta Izaskun Salazar gure tutoreak. Guri ideia asko gustatu zitzaigun, eta proiektua garatzen hasi ginen.

Horrela bada, pixkanaka zirriborratuz eta gure artean ideiak elkarbanatuz, gure sorkuntza-proiektua martxan jartzen hasi ginen. Oso garbi genuen gizarte mailan eragin handia duen gai sozial bati buruzko lanketa egin nahi genuela, eta indarkeria sexistaren gaia lantzea bururatu zitzaigun. Baina aparteko kanpaina bat egin nahi genuen, kultura eta arte-diziplina ezberdinak konbinatuz. Horrela bada, indarkeria sexista irudikatu dezaketen harreman toxikoen faseak kultur adierazpen anitzen bidez islatu ditugu: pintura, dantza, musika eta argazkilaritzaHorrela jaio eta sortu zen Kolorekultura.

 

 

Poz handia hartu genuen gure ideiak halako onarpena izan zuela ikusita! Baina zailena iristear zegoen: benetan lana egitea tokatzen zitzaigun…

Hasiera batean oso urduri jarri ginen, ez genekielako nondik hasi behar ginen, baina segituan konturatu ginen proiektu honetan bidelagun bikainak izango genituela; sortzaile profesionalak, alegia. Horrez gainera, herriko hainbat kultur eragileen laguntza ere izan dugu proiektua aurrera ateratzeko. Jaso dugun laguntzak eta sortzaile profesionalekin lan egiteak asko lasaitu gaitu.

Arte-adierazpen eta diziplina ezberdinak landu ditugu:

  • DantzaGure proiektuaren oinarri nagusietako bat indarkeria sexistaren fase ezberdinak erakusten dituen dantza-koreografia bat sortzea izan da. Horretarako, erritmo eta forma ezberdinetako pausoak konbinatu ditugu. Lanketa hau Oihane Vicenterekin egin dugu, Zumarragako dantzari profesionalarekin

  • Musika: indarkeria sexista irudikatzen duten fase ezberdinak musikaren bidez ere adierazi ditugu, sortutako dantza-koreografiarekin bateragarria eginez. Aitor Furundarenak, aurkezpeneik ere behar ez duen musikari profesional ordiziarrak, dantza-koreografiarako melodia sortu digu, musika eta erritmo ezberdinak bateratuz. 

 

  • Pintura: Kolore, forma eta kontraste ezberdinak baliatuz, transmititu nahi dugun mezuari indar bisuala eman nahi izan diogu. Horretarako, Jokin Telleria margolariaren laguntza izan dugu hasiera-hasieratik. Esperientzia handiko margolari honek bere laguntza eskaini zigun, eta bere sormenari esker, Kolorekulturako oinarriak izan diren bi koadro edo erretratu egin ditu, hain zuzen ere, gure proiektuaren oinarriak izan direnak.

 

  • Argazkilaritza: Transmtitu nahi dugun mezu soziala ikusi eta sentitu egin behar da, eta egiten dugun mugimendu, begirada, espresio, keinu… bakoitza bisualki adierazi behar dugu. Garbiñe Irizar argazkilari beasaindarrarekin Kolorekulturako alde bisuala argazkilaritzaren bidez landu dugu. Hainbat argazki atera dizkigu teknika ezberdinak konbinatuz.

Sortzaile guzti hauen lanketarekin batera sortu dugu Kolorekultura. Proiektua garatu ahala, 20 minutuko ikuskizuna sortu dugu guztion artean. Ikasturtean zehar proiektua lantzen joan gara pixkanaka,  hainbat irakaslerekin elkarlanean dizplinarteko proiektu gisa. Azkenerako diseinu/muntaia prozesu guztia maiatzaren hasierarako bukatu dugu.