Argazkilaritza ere artearen barruan sartzen da. Argazkien bidez, erakusten zaigun errealitatea interpretatzeko gako ezberdinak erakusten zaizkigu. Hori horrela izanik, oso garrantzitsua da argazki bakoitzak bere esanahia eta zentzua izatea. Kolorekulturaren kasuan, gako horiek erabat lortu ahal izan ditugu Garbiñe Irizarrek ateratako argazkiei esker. Sekulako zortea eta plazerra izan da guretzat bera bezalako argazkilari profesional batek gure proiektuan parte hartu izana.

Garbiñerekin ikasi duguna

Garbiñek argazkilaritza ez dela soilik kamera batekin “klik” bat ateratzea erakutsi digu. Berarekin bildu izan garenean, argazkietako elementu bakoitza behar bezala aztertzen, eta plano ezberdinak nola konbinatu daitezkeen ikasi dugu.

Zenbait gauza nabarmentzearren, argazkilaritzari buruzko informazio interesgarri ugari erakutsi digu. Hala nola, argazki kamerek dituzten ezaugarri nagusiak zeintzuk diren ikasi ditugu. Atal honetan xeheago azaltzen den bezala, argazki onak eta bisualki indartsuak direnak ateratzeko hainbat ezaugarri kontuan hartzea ezinbestekoa da, eta Garbiñek bere hainbat lan-proiektutako argazki profesionalak erakutsi zizkigun adibide modura.

Zentzu horretan, gauza asko ikasi ditugu berarekin. Eta oso sorpresa atsegina hartu dugu atera dizkigun argazkiekin, izan ere, aspektu guztiak zainduta dauzkaten argazki profesionalak direlako! Bere lanen emaitza ikusita, garbi dago kalitate handiko profesional batekin egin dugula lana.

Garbiñerekin izandako lanketaren balorazioa

Asko ikasi dugu Garbiñerekin. Guretzat oso interesgarriak izan dira argazkilaritzari buruz emandako ikasgaiak. Neska atsegina da, eta asko nabaritzen da argazkilaritza gustuko duela. Eta jakina, hori bere azalpenak emateko moduan ere nabaritu zaio.

Berak emandako azalpenak oso interesgarriak iruditzeaz batera, berak guri bere kamara nolakoa zen eta nola funtzionatzen zuen erakutsi izanak bere azalpenak are eta interesgarriagoak egin zituen. Bestalde, bere lan-munduko esperientzia gurekin konpartitu izana ere oso aberasgarria izan da guretzat.

Asko baloratzen dugu proiektu honetan argazkilari bezala bera aukeratu izana; argazkiak ateratzeko teknika oso ona duela jabetu gara. Horren erakusle da emaitza: berak ateratako argazkiak oso indartsuak eta profesionalak izan dira. 

Profesionala izateaz gainera, oso jatorra eta irekia izan da uneoro gurekin. Berak irakatsitako guztia oso baliagarria izan zaigu proiekturako (eta ziur gaude hemendik aurrera ere hala izango zaigula).

Eskerrik asko, Garbiñe!

Garbiñe Irizar Caballero 1986.urtean jaio zen, Beasainen. Lanbidez argazkilaria da.

La Salle San Jose ikastetxean ikasi eta Batxilergoko ikasketak Txindoki Institutuan amaitu zituen. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte ederrak ikasi zituen. Eta segidan, Bartzelonara joan zen diseinu eta argazkilaritzako graduondokoa ikastera.

Gaur egun Beasainen bizi da, eta bere kabuz ari da ekintzaile gisa lanean Impics estudioan. Argazkilaria da, eta argazki sesioak egiten dizkie familiei, umeei, profesionalei… Horrez gainera, profesional talde propioa du makilatzaile, ileapaindegi-kate eta estilistekin.

Garbiñek webgune bat du (https://meetmeinthenorth.com) eta sare sozialak ere erabiltzen ditu. Hauetan, bere argazkiak eta proiektuak igotzen ditu.

Impics estudioa bere argazki estudio propioa da, eta bereziki erretratuak, moda oinarritzat duten argazkiak, eta haurrentzako argazkiak egiten ditu.

Kolorekultura proiektuaren arloan gure dantza-koreografiko argazkiak atera dizkigu, guk adierazi nahi dugun mezua islatzen duten argazkiak: gorputz mugimenduaren bidez, enfoke eta kolore ezberdinen bidez… hau da, modu bisualean, transmititzen ari garen indarkeria sexistaren harreman-faseak irudikatzeko.