2021eko maiatzaren 3an, astelehen goizean, aurkeztu dugu Arteria Proiketuan egiten ari garen sorkuntza lana Beasaingo Igartza jauregian.

Goizeko bederatzietarako iritsi ginen jauregira, eta ateak zabaldu bitartean, prestatzen hasi ginen: janzten, orrazten, materiala ordenatzen eta linoleoak ekartzen. Jauregian sartu ginenean, gauzak prestatzen ari ginen: linoleoak jartzen eta dantzariak janzten hasi ginen.

Ondoren, gure sorkuntza proiektuan lagundu diguten artista eta laguntzaileak iritsi bitartean pare bat entsaio egin genituen.

Azkenerako gure proiektuan parte hartu duten hainbat artista/laguntzaile ere bertaratu ziren: Oihane Vicente dantzaria, Garbiñe Irizar argazkilaria, Jokin Telleria margolaria eta Iker Zinkunegi, ARTERIA proiektuko zuzendaria. Ikastolako gure irakasle arduradunak izan diren Izaskun Salazar eta Maddi Otamendi ere gurekin zeuden. Eta ikastolako webgunean jartzeko argazkiak ateratzeko Sara Mujika irakaslea ere etorri zen. Bestalde, hedabideen aldetik Goierri Telebistakoak ere etorri ziren eta albiste-erreportaia bat grabatu ziguten.

Denak iritsi zirenean, dantza-koreografia eskaini genuen:

  • Izarok pianoa jo zuen
  • Zuriñek musika jarri eta dantzaren zati batean parte hartu zuen
  • Gainerako guztiok (Edur, Malen, Chaimae, Haizea, Aiora, Sara, Nora, Iraide, Anartz eta Eneritz) dantza egin genuen. Hiru klasekide falta zitzaizkigun guztira: Rebeca, Erik eta Urki, baina ezin izan zuten egun hartan etorri.

Sarak eta Garbiñek hainbat argazki atera zizkiguten, eta Oihanek dantza koreografiari buruzko aholkuak eta laguntza eman zizkigun. Egia da, argazki-saioa ateratzeko koreografia hainbat aldiz errepikatu behar izan genuela, eta horrek nekatu ere egin gintuela. Halere merezi izan zuen. Argazkiak puntu ezberdinetatik atera zizkiguten: behetik, Igartzako goiko pistuik… hortaz, oso goiz emankorra izan zen. Bukatu genuenean denok oso pozik gelditu ginen.

Ondoren, Goierri Telebistakoek hainbat elkarrizketa egin zizkieten hala nola Izaskun Salazar irakasleari, Jokin Telleriari, Oihane Vicenteri eta Garbiñe Irizarri. Eta  ikasleon izenean gure taldekidea den Haizeak hitz egin zuen!

Bukatu genuenean denok oso gustura gelditu ginen. Orain, Arteria proiektuaren aurkezpen ofiziala datorren asteazkenean, ekainaren 2an, egingo dugu!